51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin bilkuran, xedapen zatian hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Lehena.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako Udalean Administrazio prozedura erkide elektronikoa arautzen duen ordenantza, espedientean jasorik dagoena.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Oltza Zendean, 2018ko otsailaren 26an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1802781