51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

San Frantzisko kaleko 9ko eraikinaren xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Burlatako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko otsailaren 8an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea San Frantzisko kaleko 9ko jabeen elkarteak udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 60. lurzatian (San Frantzisko kaleko 9a) oztopo arkitektonikoak kentzeko eta igogailua paratzeko aurkeztu duen xehetasun azterlana, Carlos Urzainqui Domínguez arkitektoak prestatua eta 2017ko abenduko data duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 74 artikuluan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Burlatan, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1802113