51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia UNC-5
(Malongo errepidea) exekuzio unitateko eremuan.
Hasierako onespena eta jendaurreko aldia

Barillasko Udalak, 2018ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, Udal Plan Orokorreko UNC-5 (Malongo errepidea) exekuzio unitateko eremuan.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan interesdunek Udalaren Idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1802673