2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARROITZ
Hiri jarduketarako plan berezia UD-8 unitatean. Hasierako onespena
Arroizko Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri jarduketarako plan berezia UD-8 unitatearen egikaritze-eremuko lurretan, eta espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, interesdunek udal bulegoetan aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin bat.
Arroitzen, 2018ko otsailaren 27an.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.
Iragarkiaren kodea: L1802797