51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6.ean xedatuari jarraikiz, bidezko da Udal honek hautatzea Alloko bake epaile titularra eta ordezkoa.

Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, behar den eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan.

Allon, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802920