51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Epatzea Nafarroako Administrazio Auzitegian, administrari-ofizialak aldi baterako kontratatzeko zerrenda osatzeko deialdiari dagokionez

Alkatetzaren 10/2018 Ebazpena, otsailaren 20koa.

Ikusirik gora jotzeko 17-02583 errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, aipatu deialdia onesten duen urriaren 24ko Alkatetzaren 73/2017 Ebazpenaren aurka.

Ebatzi dut:

Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea alegazioen txosten edo idazkiaren ale bat, Udaleko alkateak behar bezala sinatua eta zigilatua, urtarrilaren 26ko Alkatetzaren 9/2018 Ebazpenarekin bat.

Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baieztapenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Erabaki hau tramite egintza da, eta horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Tebasen, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1802662