51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdiak, Joaquín Maya Musika Eskolako aldi baterako kontratu bidezko irakasle lanpostuetarako zerrendak osatzeko

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2018ko otsailaren 2an emandako Ebazpenen bidez, honako deialdi hauek onetsi ditu:

–Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan, tuba espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

–Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan, biola espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

–Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan tronboi espezialitatean aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

–Deialdia, izangai zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Musika Eskolako irakasle lanpostuan, Ganbera-musika espezialitatean, aldi baterako kontratu bidez aritze aldera, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdi hauen oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta bulegoetan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Giza Baliabideetako jarduneko zuzendaria, Gerardo F. Hurtado Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1803385