51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

127C/2017 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100282012013) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2017ko urriaren 27an, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkarien zati batek (ELA) sinatua 2017ko urriaren 24an eta zuzendua 2017ko azaroaren 10ean eta 14an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 7an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Azkoiengo Azkoyen SA enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801590