51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

125C/2017 EBAZPENA, abenduaren 7koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101352012017) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2017ko irailaren 12an, udalaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2017ko uztailaren 4an eta zuzendua 2017ko azaroaren 2an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko abenduaren 7an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Oltza Zendeako Udalaren zerbitzuko lan-kontratudunen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801589