51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

53C/2017 EBAZPENA, apirilaren 24koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Iruñeko Frutos Secos Jovijas SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Iruñeko Frutos Secos Jovijas SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31100922012015) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2017ko martxoaren 28an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2017ko martxoaren 24an eta zuzendua 2017ko apirilaren 5ean, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 24an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iruñeko Frutos Secos Jovijas SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1801576