51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

29C/2018 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Lan Zerbitzuko zuzendariak emana, Orkoiengo Talleres Arla SL enpresaren hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Orkoiengo Talleres Arla SL enpresaren hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31101422012018) aztertu da, erregistro honetan sartu zena 2018ko otsailaren 12an, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatua 2018ko otsailaren 9an, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 2ko 7/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 17koa) eskuordetuak ditudan eskumenak erabiliz, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 15ean.–Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Orkoiengo Talleres Arla SL enpresaren hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1802382