51. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

890/2018 EBAZPENA, martxoaren 9koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdian onartutako izangaiei dei egiten diena deialdiaren 7. oinarriko aurkezpen ekitaldirako.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpenaren 7. oinarrian xedatutakoarekin bat, oposizioaldia aurkezpen ekitaldi baten bidez hasiko da, eta izangaiei aurkezpen ekitaldirako deia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez eginen zaie. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoan sartzeko deialdian onartutako izangaiei dei egitea 2018ko martxoaren 15ean, ostegunarekin, eginen den aurkezpen ekitaldirako. Izangaiek, zein den kasua, 16:00etan agertu beharko dute gaztelaniazko epaimahaiaren aurrean, eta 17:30ean euskarazko epaimahaiaren aurrean, bi kasuetan Hezkuntza Departamentuko ekitaldi-aretoan (San Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña). Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

Aurkezpen ekitaldira agertzen ez diren izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira. Ez da zilegi izanen izangaien ordez beste pertsona batzuk agertzea.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan (San Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.navarra.es) argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 9an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1803456