2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CORELLA
Deialdiaren oinarriak, familia langileen lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdia iragarri da, familia langileen lanpostua betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez eratzeko.
Lanpostuak D mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta aplikatu beharreko gainerako xedapenetan ezarritakoari jarraikiz. Lanaldiari dagokionez, ordu kopurua, oporrak, baimenak, lizentziak eta antzinatasuna izanen dira Corellako Udalaren eta bere langileen artean 2016/01/01etik 2019/12/31ra bitarteko aldirako sinatutako akordioan edo hura ordezkatzen duen akordioan ezarritakoak.
1.2. Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak bost urteko indarraldia izanen du, betiere lanpostuak behin betiko betetzeko hautapen prozedurarik ez badago.
1.3. Izendatutako izangaien eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
Erabiltzaileei laguntza pertsonala ematea:
–Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekoen garbiketa eta higiene pertsonala: gainbegiratzea, eguneroko garbiketa, bainua.
–Mendekotasuna duten pertsonen gorputz jarrerak aldatzea laguntza teknikoekin, hala nola garabiak, ohe artikulatuak etab.
–Janzten eta jaten laguntzea bai gauza diren pertsonei bai mendekotasuna dutenei.
–Beren buruaz arduratzeko gauza diren pertsonen eta/edo mendekotasuna dutenen elikadura kontrolatzea.
–Sendagileak aginduriko botiken administrazioa kontrolatu eta jarraipena egitea.
–Mugitzeko laguntza ematea mendeko pertsonen etxe barnean eta/edo kanpoan.
Etxeko zereginetan sostengu emateko jarduketak:
–Oinarrizko janariak erosten laguntzea.
–Etxean janariak prestatzen laguntzea.
–Etxez etxeko janarien zerbitzua.
–Etxean nahiz etxetik kanpo arropa garbitzen laguntzea.
–Arropari errepasoa eman, txukun jarri eta zaintzea.
–Etxean nahiz etxetik kanpo arropa lisatzea.
–Etxearen garbiketa.
–Etxearen egoera orokorra gainbegiratzea, etxeko istripuak saihesteko.
Jarduketa osagarriak:
–Familiarendako eta/edo zaintzaileendako prestakuntza eta aholkularitza.
–Zaintza lanak egiteko moduari buruzko berariazko aholkularitza.
–Etxetik kanpo kudeaketak egitea eta/edo laguntzea.
–Erabiltzaileari lagun egin eta harekin hitz egitea; laguntza psikosozialeko jarduketak.
Eta, oro har, zerbitzuaren arduradunak agintzen dizkion eginkizun guztiak.
1.4. Bi hilabeteko probaldia ezartzen da.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko Estatu kideetako nazionalitatea eta familiakoak, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako moduan. Legezko bizilekua Espainian duen atzerritarra izatea, edo indarra duen lan baimena edukitzea.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Klinikako laguntzailearen edo arreta soziosanitarioko teknikariaren titulua izatea edo mendekotasuna duten pertsonei gizarte erakundeetan arreta soziosanitarioa emateko profesionaltasunaren ziurtagiria edo arreta soziosanitarioa etxean ematekoa (2008ko abenduaren 2ko Ebazpena. 2008ko 303. Estatuko Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).
d) B mailako gidabaimena izatea.
e) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasun fisikoak eta psikikoak izatea.
f) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo hitzematea aurkeztu beharko dute, adierazteko ez dutela diziplina-zehapenik edo kondena penalik beren Estatuko funtzio publikoan sartzea galarazten dienik.
2.2. Aurreko baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira, bai eta hautapen prozedurak dirauen bitartean ere, Udalak kontratazioa egiten duen arte.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Corellako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Espainiako plaza, z.g.) 09:30etik 13:30era bitarte, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.
Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.
3.2. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.3. Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua eta eskatzen den titulazioarena aurkeztu beharko dituzte, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen direla adierazten duen agiriarena. Halaber, kasuan kasuko merezimenduen frogagiriak.
3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute. Osasun ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute, horren bidez frogatzeko desgaitasuna ez dela lanpostuko lanerako gaitasuna kentzen dien eritasun edo urritasun fisiko edo psikiko bat. II. eranskineko eredua erabiliko da.
4.–Behin-behineko zerrendak.
Behin eskabideak aurkezteko epea bukatuz gero, jendaurrean paratuko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda Corellako Udalaren iragarki oholean, baita Udalaren web-orrian ere.
Oholean agertzen denetik hasita, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
5.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzi ondoan, Corellako Udaleko alkateak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko; hura Corellako Udalaren iragarki oholean eta Udalaren web-orrian jarriko da jendaurrean, hautapen proba egiteko eguna eta tokia adierazita.
Bazterturik ez badago, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.
6.–Kalifikazio epaimahaia.
6.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:
Epaimahaiburua: Gorka García Izal, Corellako Udaleko alkate udalburua.
Epaimahaiburu ordezkoa: Patricia Cueva Lázaro, Corellako Udaleko zinegotzia.
1. mahaikidea: Guillermina Navascués Garbayo, gizarte langilea, Udaleko ELZren arduraduna.
1. mahaikidearen ordezkoa: Noemí Jiménez Marín, San José Zahar Etxeko erizaina.
2. mahaikidea: Aitana Aguirre Bueno, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langilea.
2. mahaikidearen ordezkoa: Ainhoa Gil Pérez, San José Zahar Etxeko zuzendaria.
3. mahaikidea: Yolanda Ricobene, langileen ordezkaria.
3. mahaikidearen ordezkoa: Araceli Garcia Cueva, langileen ordezkaria.
Idazkaria: Milagrosa López Mendoza, Corellako Udaleko idazkaria.
Idazkari ordezkoa: Rosana Ugarte Martínez, Corellako Udaleko kontu-hartzailea.
6.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute.
6.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.
6.4. Epaimahaiak aholkulariak biltzen ahalko ditu proba batzuetarako nahiz guztietarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
6.5. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Corellako Udalari hala jakinarazi, baldin Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaia aldatzen bada, epaimahaikideek beraiek uko egiteko edo haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, aditzera emanen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
6.6. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
6.7. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruan sortzen diren arazoak.
7.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.
Lehiaketaldia.
7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu ondotik aipatzen den merezimendu baremoari jarraikiz. Izangaiek eskaera aurkezten duten unean berean alegatu eta frogatu beharko dituzte merezimendu guztiak. Horretarako, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak ekarri beharko dituzte; bestela, ez aurkeztutzat joko dira.
a) Esperientzia: gehienez ere 30 puntu.
–Familia langile gisa etxebizitzetan egindako urte bakoitzeko 2 puntu edo 4 hilabeteko zatikiko; gehienez ere 20 puntu.
–Puntu 1 emanen da zahar etxeetan zaintzaile gisa edo zerbitzu orokorretan egindako urte bakoitzeko, edo 4 hilabeteko zatikiko, deialdi honetako zereginetan betiere. Gehienez ere 10 puntu.
Oposizioaldia:
Oposizioak ariketa bakarra izanen du: test motako galdera teorikoen edo teoriko-praktikoen sorta bati idatziz erantzun beharko zaio, gehienez ere ordu bateko epean. Galderak Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Programako ezagupen orokorrei buruzkoak eta lanpostuko jardueretako ezagupen eta praktikei buruzkoak izanen dira.
Epaimahaiak 0tik 70 puntura bitarte baloratuko du proba. Galdera guztiek balio bera izanen dute. Erantzun okerrengatik %25 kenduko zaio galderaren balioari. Oposizioaldian gutxienez 35 puntu lortzen dituzten izangaiek gaindituko dute oposizioa.
Probarako dei bakarra eginen da, eta izangaiek beren NANa, pasaportea edo AIZ eraman beharko dute, bestela ez baitute proba egiterik izanen.
8.–Proba gainditzen dutenen zerrenda eta deia.
8.1. Kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Corellako Udalaren iragarki oholean eta probak egin diren tokian, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioaren hurrenkeraren araberakoa, eta Tokiko Gobernu Batzarrari helaraziko dio behin betiko onets dezan, hautapen prozesuaren espediente osoarekin batera.
8.2. Gainditu duten izangaiei sortzen diren premien arabera dei egiten ahalko zaie, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
8.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 4. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera; aldez aurretik, Corellako Udalak hautaturiko mediku zerbitzuek bateragarritasunari buruzko adierazpena eginen dute, lanpostuko zeregin eta eginkizunak normal betetzeari dagokionez.
9.–Zerrendaren kudeaketa.
–Behin betiko zerrenda onetsi ondoren, aurreko oinarrian ezarritakoa galarazi gabe, dei eginen zaie izangaiei puntuazio hurrenkerari zorrotz jarraituz. Udaleko burutzaren ardura izanen da zerrenda kudeatzea.
–Berdinketa izanez gero, hautaturiko izangaien artean zozketa publikoa eginez gauzatuko da hautaketa.
Eskatutako agiriak ezarritako epean aurkezten ez dituztenek edo eskainitako lanpostu batean jarduteari uko egiten diotenek zerrendetan egoteko eskubidea galduko dute, bidezko diren arrazoiak frogatzen direnean izan ezik, Alkatetzaren ebazpenaren arabera. Bidezko arrazoia izanen da lanean aritzea edo gaixorik egotea. Horretarako, izangaiak agiri bidez frogatu beharko du egoera hori, lan-kontratuarekin edo osasun txostenarekin. Bidezko arrazoiak daudenean, agiri bidez frogatzen duen izangaiak bere postua gordeko du zerrendan, hurrengo batean deitua izateko.
–Agiriak aztertu eta ikusten bada izangaiek ez dutela betetzen deialdian ezarritako baldintzetakoren bat, deuseztatu eginen dira haien jarduketak, hasierako eskaeran informazio faltsua emateagatik egozten ahal zaien erantzunbeharra galarazi gabe.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza burutu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
I. ERANSKINA
Eskaera (PDFa).
II. ERANSKINA
Osasun ziurtagiria (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L1802819