50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuen arduradun lanpostua oposizio-lehiaketaren bidez eta barne igoera murriztuaz betetzeko. Izendapena

Zerbitzu anitzetako enplegatuen arduradun lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoeran betetzeko deialdiaren epaimahaiak egindako proposamenarekin bat (deialdia 2017ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 18an), eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onetsi zuen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa betetzeko, Alkatetza honek, 2018ko otsailaren 26ko 85. Ebazpenaren bidez, erabaki du José Angel Ardanaz Ulibarri izendatzea Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatuen arduradun, C mailakoa, plantilla organikoan 71 zenbakiarekin identifikatua dagoen lanpostuan aritzeko, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Izendapenaren ondorio ekonomiko eta administratiboak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira, eta egun hori lanpostuaren jabetza hartzeko eguntzat hartuko da, ondorio guztietarako, berariazko egintzarik behar izan gabe.

Berriobeitin, 2018ko otsailaren 27an.–Alkatea, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1802803