1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 26an emandako 629/2017 Ebazpenaren aurka.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da José Antonio Ullate Fabo jaunak, Daniel Lorenzo Romero jaunak, Marta Beunza de Miguel andreak, Ignacio Rodríguez Portillo jaunak, Fernando Erice Errecart jaunak, María Montserrat Fernández Molina andreak, Leire Martinicorena Satrustegui andreak, Asier Peláez Moreno jaunak, Bibiana García Hevia andreak eta Rubén Castro Ezcurra jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntzako zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 629/2017 Ebazpenaren aurka. Haren bidez ezarri zen zein izanen den, funts publikoekin finantzatutako ikastetxe publiko eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozeduraren baitan, hurbiltasun linealaren irizpidea, haren balorazioa eta aplikatuko den gehieneko distantzia, zer herritan aplikatuko den eta zein izanen den ikasleen batez besteko gehieneko erlazioa eskola unitate bakoitzeko, bai eta, horrez gain, zein diren prozeduraren jarraibideak, egutegia eta ereduak ere, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egiteko 2018/2019 ikasturtean (2018ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 16koan).
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, zk.g.).
Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
Iragarkiaren kodea: F1802882