50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako Zizurlan espazioaren prezio publikoak arautzen dituen araua. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako Zizurlan espazioaren prezio publikoak arautzen dituen araua.

Delako araua jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, araua behin betiko onetsiko da, eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1802721