2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Udal ordenantza, lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako Coworking Zizurlan udal espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituena. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea lan kolaboratiborako eta ekintzailetzarako Coworking Zizurlan udal espazioaren erabilera eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.
Delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsita egonen da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin bat.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Zizur Nagusian, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1802720