2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Eraikinak zaharberritzeko eta egokitzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2018ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea Eraikinak zaharberritzeko eta egokitzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.
Aditzera ematen da, legeak eskatutako jendaurreko epearen tramitea gauzatzeko eta, hogeita hamar egun balioduneko epean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta ez bada halakorik aurkezten.
Sarrigurenen, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1802502