2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Ezkontza zibila egiteko Alkatetzaren ahalmena beste baten esku uztea
2018ko martxoaren 10ean ezkontza zibila eginen da Utergako Herriko Etxean. Ezkontza hori Utergako Udaleko zinegotzi Emilio Fernández Cayetanok eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau argitaratzen da:
Utergako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 19ko Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu du:
1. Emilio Fernández Cayetano zinegotzia eskuordetzea aipatu ezkontza egiteko.
2. Eskuordetze hau egun horretarako da.
Utergan, 2018ko otsailaren 20an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L1802735