2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Aditzera ematen da Urraulbeitiko Udalak, 2018ko otsailaren 21ean, hasiera batean onetsi zituela 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Jendaurrean egoteko aldia iragaten bada aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik jaso gabe, behin betiko onetsitzat hartuko da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Urraulbeitin, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L1802567