2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URBIOLA
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2018ko otsailaren 14an, erabaki zuen hasiera batean onestea Urbiolako Kontzejuaren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.
Urbiolan, 2018ko otsailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Víctor Fernández Olea.
Iragarkiaren kodea: L1802653