2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Garcés de los Fayos Udalaren Kultura Patronatua azkentzea. Behin betiko onespena
Tafallako Udalak, 2017ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tafallako “Garcés de los Fayos Udalaren Kultura Patronatua” erakunde autonomoa azkentzea, hura desegin delako.
2017ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin, abenduaren 19an, erabakia jendaurrean jarri zen. Inongo alegaziorik aurkeztu ez denez, erabakia behin betiko onetsi da, 2017ko azaroaren 28an hartutako erabakiaren hirugarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz.
Tafallan, 2018ko otsailaren 16an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1802525