50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Lekunberriko Garapen Elkartea SL enpresa publikoaren estatutuetan. Behin betiko onespena

Hasierako onespena argitaratu eta jendaurreko hogeita hamar eguneko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, Lekunberriko Garapen Elkartea SL enpresa publikoaren sozietatearen estatutuetan egin aldaketa hori behin betikoa bilakatuko da.

Onespen hori 2018ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an. Jendaurreko aldian ez da alegaziorik jaso.

Hasierako onespen erabakia Lekunberriko Udalak, 2017ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran hartu zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, sozietatearen estatutuen 3. artikuluaren testua ondoko hau da:

3. artikulua: “Sozietateak xedea du Plazaola Kirolguneko zerbitzuak ematea, eta gizarte zerbitzuak ezarri, sustatu eta kudeatzeko obrak gauzatzea.

Halaber, udal zerbitzu eta instalazioak kudeatzea eta mantentzea ditu xede.

Sozietateak ez du irabazi-asmorik izanen, kirol, jolas eta gizarte arloko sozietate pribatua izanen baita. Sortzen diren irabaziak sozietatean inbertituko dira berriz, sozietateak pertsona fisikoei ematen dizkien zerbitzuak hobetzeko.”

Lekunberrin, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1802107