2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Elizagorriko Udalak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran eta legez eskatzen den gehiengoa zuela, onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz.
Espedientea Idazkaritzan paratu zen hamabost egun baliodunean, iragarkia toki entitatearen iragarki-taulan eta 2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, urtarrilaren 22an, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta erreklamazioak egin zitzaten.
Jendaurreko epea iragan denez inork espedientearen aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe, 2018ko plantilla organikoa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin bat.
I. ERANSKINA 2018ko plantilla organikoa Lanpostuen zerrenda: |
LANPOSTUA | KOP. | EGOERA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA | LPO |
Idazkaritza-Kontu hartzailetza, Torres del Rioko eta Armañantzasko udalekin bateratua | 1 | Hutsik | F | A | Oposizio-lehiaketa | %23,72 |
Zerbitzu anitzetako enplegatua (LP) | 1 | Hutsik | F | E | Oposizioa | %13,68 |
II. ERANSKINA Administrazio- eta lan-kontratudunen izenen zerrenda 2017ko abenduaren 31n |
DEITURAK ETA IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | LANPOSTUA | GRADUA | EGO. ADM. | EGO. | ANTZIN. |
ADMINISTRAZIO-KONTRATUDUNAK |
Aliaga Moreno, Íñigo | AKB | A | Idazkari-kontu-hartzailea | - | - | Jardunean | 2017/04/05 |
Baquedano Díaz, Soraya | AKB | E | Zerbitzu anitzetako enplegatua (LP) | - | - | Jardunean | 2015/10/01 |
LAN-KONTRATUDUNAK |
Lisarri Aldea, Cristina | ALKB | D | Administrari laguntzailea | - | - | Jardunean | 2016/04/06 |
LABURDURAK: KOP.: kopurua; LP: lanaldi partziala; F: funtzionarioa; AKB: administrazio-kontratuduna, bitartekoa; EGO.: egoera; ALKB: aldi baterako lan-kontratuduna, bitartekoa; LPO: lanpostuko osagarria; ANTZIN.: antzinatasuna. |
Hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10 artikuluak agintzen duenaren arabera.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Elizagorrian, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1802530