50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2018rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Elizagorriko Udalak, 2017ko azaroaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018rako karga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da, aldez aitzinetik 2017ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, abenduaren 18an, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,00.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2 indizea, maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZren tarifetan biltzen diren kuoten gainean aplikatzekoa.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,2 denbora-tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Kuota zehazteko karga-tasa: %16.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Elizagorrian, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1802529