50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egon dira, iragarkia paratu ondoan toki entitate honen iragarki-taulan eta 2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an. Jendaurreko epean inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo dira 2018ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 55.720,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 2.300,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 13.341,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 68.045,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 67.861,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 27.386,11 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 1.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 235.653,11 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 20.100,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 139.250,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 38.220,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 30.288,82 euro.

Gastuak, guztira: 227.858,82 euro.

Hori guztia aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1802528