50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

444/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez onesten da Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak emandako gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia. Deialdia zuzenduta dago beren gradu amaierako lanak 2016-2017 eta 2017-2018 ikasturteetan egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei.

Nafarroako Unibertsitatea Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek 4.0 Industria Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea Fabrikazio Aurreratu, Industria Diseinu, Big Data, Automatizazio eta Robotika edo Energia Efizientziaren esparruetan. Alde horretatik, gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia egiten da. Deialdia zuzenduta dago 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan beren gradu amaierako lanak esparru horiekin lotuta egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei.

Hori dela-eta, Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Bitariko Jarraipen Batzordeak deialdia egin du gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko. Deialdia zuzenduta dago beren gradu amaierako lanak 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei.

Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren akta eta proposamena ikusirik.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egindako txostena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehena.–Gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia onestea. Deialdia zuzenduta dago beren gradu amaierako lanak 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdi honek sorrarazitako gastua egiteko baimena ematea. Gehienez ere 5.500,00 eurokoa da, sariaren eta bi accesiten zenbatekoari dagokiona, eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2018ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako aurrekontu-sailaren kargura ordainduko da.

2018.

30.31.20.76.69 0380 480.25 Katedren sarietarako 5.500,00 euro.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Atalari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontuhartzailetzari.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitaratzeko agintzea (http://www.unavarra.es/catedra-industria40).

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta bere aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.

GRADU AMAIERAKO LAN HOBERENARI SARIA ETA BI ACCESIT EMATEKO OINARRIAK. INDUSTRIA INGENIARITZAKO GRADUATUEN ETA INGENIARI TEKNIKOEN ELKARGOAREN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN 4.0 INDUSTRIA KATEDRAK EMANGO DITU SARIA ETA ACCESITAK, ETA BEREN GRADU AMAIERAKO LANAK 2016-2017 ETA 2017-2018 IKASTURTEETAN NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TELEKOMUNIKAZIO ETA INDUSTRIA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOKO GRADUKO EDOZEIN TITULAZIOTAKO IKASLEEI ZUZENDUTA DAUDE

2018ko otsailaren 28ko 444/2018 Ebazpenaren Eranskina

Nafarroako Unibertsitatea Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea Fabrikazio Aurreratu, Industria Diseinu, Big Data, Automatizazio eta Robotika edo Energia Efizientziaren esparruetan. Alde horretatik, gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia egiten da. Deialdia zuzenduta dago 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan beren gradu amaierako lanak esparru horiekin lotuta egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei.

Hori dela eta, Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Bitariko Jarraipen Batzordeak deialdi hau egiten du:

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honen helburua da sari bat eta bi accesit emateko prozedura arautzea, publizitate, objektibotasun eta lehiakortasunaren printzipioen arabera, gradu amaierako lanik hoberenei emango zaizkienak, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) aurkeztu eta gaindituak, 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulazioetako ikasleei zuzenduak, ikasturte haietan beren ikasketen amaierako lanak egin badituzte esparru hauetan: Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazio eta Robotika eta Energia Efizientzia.

Bigarrena.–Finantzaketa.

Deialdi honek 5.500,00 euroko aurrekontua du osotara. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2018ko gastuen aurrekontuko 30.31.20.76.480.25 Katedren sarietarako izeneko aurrekontu-sailaren kargura ordainduko dira.

Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak emango du zenbateko hori.

Hirugarrena.–Deialdiko saria.

Deialdia egiten da 2.500,00 euroko sari baterako eta bi accesitetarako, 1.500,00 eurokoa bakoitza, 2016/2017 eta 2017/2018 ikasturteetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu eta gainditutako gradu amaierako lan hoberenentzat.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharrekoak.

Sari honen deialdian parte hartzeko aukera izango dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) edozein titulaziotako ikasleek, beren gradu amaierako lana Fabrikazio Aurreratu, Industria Diseinu, Big Data, Automatizazio eta Robotika edo Energia Efizientziaren esparruetan eta 2016-2017 edo 2017-2018 ikasturtean aurkeztu eta gainditu dutenak, 2016ko irailaren 1etik 2018ko uztailaren 5era arte ikasketen amaierako lanak defendatzeko egon diren deialdietan.

Sarira aurkeztu nahi duten hautagaiek baldintza bezala bete behar dute Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoan (CITI Navarra) onetsitako ikasle gisa elkartuta egotea (http://www.citinavarra.com/estudiantes-de-ingenieria/).

Bosgarrena.–Hautagaitzen aurkezpena.

Saria irabazteko interesa daukaten hautagaiek eskaera egin beharko dute, http://bit.ly/2oAWyhP estekan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dena, edo Administrazio Prozedura Arautzen duen Legeak ezartzen duen edozein bitartekoren bidez, lege horrek ezartzen dituen tokietan.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.industria40@unavarra.es posta elektronikoko helbidera, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian jarri behar dute “GAL sariak-4.0 Industria Katedra”, hautagaiaren izena eta deiturekin, eta dokumentazio hau erantsi behar dute:

–Gradu Amaierako Lana saritzeko merezimenduen eta proposatutako esparruetan (Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazio eta Robotika eta Energia Efizientzia) egiten dituen ekarpenen azalpen laburra (orrialde 1 gehienez ere).

–Gradu Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (300 hitz gehienez).

–Gradu Amaierako Lanaren txostena.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik 2018ko uztailaren 5era arte izango da.

Gainera, informazioa emateko, deialdi hau argitaratu egingo da TIIGMETen nahiz Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webguneetan.

Sarietara aurkezteak esan nahi du onartzen direla deialdiaren oinarriak.

Seigarrena.–Sarituaren betebeharrak.

1. Sarituak nahi duen moduan erabiliko du jaso beharreko diru-kopurua. Ordainketa 4.0 Industria Katedrak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra) antolatuko duten ekitaldi publiko batean egingo da.

2. PFEZ zergari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendua izango dira, eta beraz, Unibertsitateak %15eko atxikipena egingo du.

3. Deialdiko oinarriak betetzen ez badira, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, saria kendu ahal izango da. Hala gertatzen denean, doakionak sariagatik hartutako dirua itzuli beharko du.

Zazpigarrena.–Sariaren epaimahaia.

Hiru kidek osatutako epaimahai batek emango ditu saria eta accesitak:

–Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren dekanoak, edo hark eskuordetzen duenak, zeina epaimahaiburu izango baita.

–Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrako zuzendariak, edo hark eskuordetzen duenak.

–Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Bitariko Jarraipen Batzordearen buruak, edo hark eskuordetzen duenak.

Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta horretarako kideei dei egingo die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketak egingo ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak ematea.

1. Epaimahaiak hautagaitzei buruzko lehen ebaluazio bat egingo du, kalitatearen eta inpaktuaren arabera, txosten arrazoituarekin batera, eta haien artetik 6 hoberenak proposatuko ditu beren Gradu Amaierako Lanak jendaurrean azal eta defenda ditzaten. Bederatzigarren oinarrian (Argitalpena) jasotzen den bezala, ekitaldiaren berri emango da bakarrik Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunearen bidez http://www.unavarra.es/catedra-industria40.

2. Jendaurreko defentsa eta azalpen ekitaldian, alderdi hauek baloratuko ditu Epaimahaiak:

–Aztertutako gaiaren interesa eta deialdiko edukietarako egokitzapena.

–Kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zehaztasuna iturrien erabileran eta lanaren barne sendotasuna.

–Estiloaren zuzentasuna eta argitasuna adierazpenean eta lanaren aurkezpenean.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, Epaimahaiak saria eta bi accesitak emateko proposamena egingo du, txosten arrazoituan oinarrituta.

4. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio saria eta accesita emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emango du, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanik hoberenei saria eta accesitak emateko. Ebazpen honetan saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainontzeko hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

5. Zilegi da saria eman gabe uztea epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

6. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7. Ekitaldi publikoa egingo da saria emateko.

8. Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak zabalduko du sari-ematearen ebazpena, saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago.

Bederatzigarrena.–Argitalpena.

Deialdi honetako oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitaratuko dira http://www.unavarra.es/catedra-industria40.

Halaber, Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak egingo du zabalpena.

Deialdi hau aplikatuz emandako gainerako egintzak soilik Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitaratuko dira.

Bitarteko horiek dira Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak onarturiko tresna bakarra, alde batera utzi gabe interesdunei posta elektronikoaren bidez eginiko jakinarazpen bat bidaltzea, modu osagarrian eta ez ofizialean.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka interesdunek berraztertzeko errekurtsoa zilegi dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1803015