2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
3/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2017ko aurrekontuko 3. aldaketa hasierako onespenaren erabakia 2018ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Gastuak: kreditu berezia.
Partida: 3232.63300. Izena: ikastetxeko argiteria. Zenbatekoa: 5.306,30 euro.
Guztira: 5.306,30 euro.
Finantzaketa:
Partida: 8700001. Izena: baliabide atxikien diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 5.306,30 euro.
Guztira: 5.306,30 euro.
Irurtzunen, 2018ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.
Iragarkiaren kodea: L1802669