2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2018ko aurrekontua. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra. Jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesa duten gainerakoek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271.ean ezarritakoari jarraikiz. Erreklamaziorik izan ezean, behin betiko onetsitzat joko da aurrekontua, jendaurreko epea bukatutakoan.
Fontellasen, 2018ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1802718