50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Laborantzako herri-lurren aprobetxamenduaren adjudikazioa herritarren artean. Banaketa berria

Caparrosoko Udalak 2018ko otsailaren 12an egin bilkuran erabakitakoa eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak urtarrilaren 15ean eman 50. Ebazpenean ezarritakoa betez; ebazpen haren bidez 2017ko banaketaren baldintza-agiria baliogabetu zen. Horrenbestez, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan, ordenantzan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten herritarrek, interesa badute, eskaera aurkez dezaten, zortzi urteko eperako adjudikatuko baitira laborantzako herri-lurren aprobetxamendua, herritarren arteko adjudikazioaren ohiko motetan (lehentasuna dutenak eta zuzeneko adjudikazioa) eta herri-larreen aprobetxamendua, Udal Idazkaritzan diren baldintzei jarraituz.

Caparroson, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1802291