50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

801/2018 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiaren epaimahaiak izendatzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 26an emandako 300/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen horren 6. oinarrian xedatutakoarekin bat, behin izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratutakoan, epaimahaiak eta Hautapen Batzordea izendatuko dira.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, zeina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita, hizkuntza bakoitzeko epaimahai bat izendatuko da, gutxienez. Zilegi izanen da epaimahai bat baino gehiago izendatzea, baldin eta hizkuntza batera aurkeztutako izangai kopurua dela-eta beharrezkoa bada Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiaren iritziz. Halakoetan, Hautapen Batzordea eratuko da. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-oholean (San Domingo kalea, zk.g, 31001 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus).

Epaimahaiko kideak karrerako funtzionarioak izanen dira, bai hezkuntzako ikuskatzaileen kidegokoak, bai hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Epaimahai bakoitzean bost kide izanen dira. Epaimahaia mahaiburuak eta lau mahaikidek osatuko dute. Mahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua. Mahaikideetako bat zozketa bidez aukeratuko da, Nafarroako Foru Komunitatean ikuskatzaile lanetan diharduten hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen artetik. Hezkuntza Departamentuko Giza Eskubideen Zerbitzuak gutxienez hiru mahaikide eskatuko dizkie, idatziz, epaimahai bakoitzerako beste hezkuntza administrazio batzuei; horiek hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko edo hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegoko funtzionarioak izan beharko dute.

Euskarako lanpostuen hautaprobetako epaimahaien kasuan, halaber, mahaikideek dagokion hizkuntza gaitasuna izan beharko dute.

Zozketaren prozedura honelakoa izanen da: abezedariotik hiru letra aterako dira eta horiek izanen dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko irakasle funtzionarioaren lehen deituraren hasierako letrak. Lehenengo deitura hasierako bi letra horiekin duenik ez badago, ordena alfabetikoan hurrengo tokian dagoen deitura hartuko da, “Z” letraren ondotik “A” letra datorrela ulertuko delarik, eta “CH” eta “LL” letrak, berriz, “C” eta “L” letren barruan dagokien hurrenkeran egonen dira integratuta, hurrenez hurren.

Zozketa hori 2018ko otsailaren 21ean egin zen, eta emaitza honako hau izan zen: “L”, “F” eta “K”.

Betiere deialdiaren 6. oinarriarekin bat, ordezko kideen kopuru bera izendatuko da prozedura berari jarraikiz.

Bat etorriz maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuarekin, zeinak arautzen baititu langileak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko irakasleek jasotzen dituzten konpentsazioak, eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuarekin, zeinaren bidez onesten baita Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak aipatzen dituen irakaskuntzako kidegoetan sartu, bertan igo eta espezialitate berriak lortzeko Erregelamendua, epaimahaietan parte hartzea nahitaezkoa da, eta epaimahaietako kideei aipatu foru dekretuan ezarritako konpentsazioak dagozkie.

Epaimahaietako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu, eta halaxe jakinarazi beharko diote Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeraren batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko hautaprobetan izangaiak prestatzen aritu badira. Aipatutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Mahaiburuak mahaikideei eskatuko die berariazko aitorpena egin dezaten, adierazteko ez daudela aurreko paragrafoan jasotako egoeretako bakar batean ere.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errekusatzea, atal honen lehendabiziko paragrafoan jasotako egoera horietako bat gertatzen denean.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoan sartzeko deialdiaren epaimahaiak izendatzea. Honako hauek osatuko dituzte:

–Gaztelaniazko epaimahaia:

Epaimahaiburua: Martínez Mongay, Ana María.

Ordezko epaimahaiburua: Larumbe Aragón, José Ángel.

1. epaimahaikidea: Loitegui Zugasti, Ana María.

1. epaimahaikidearen ordezkoa: López Munilla, María Teresa.

2. epaimahaikidea: Agudo Lanuza, Francisco Javier.

2. epaimahaikidearen ordezkoa: Aróstegui Bel, Clara Isabel.

3. epaimahaikidea: Lozano García, Alejandro.

3. epaimahaikidearen ordezkoa: Briz Villanueva, Francisco Javier.

4. epaimahaikidea: Ortells Ramón, Ana Isabel.

4. epaimahaikidearen ordezkoa: Peña Simón, José Ignacio.

–Euskarazko epaimahaia:

Epaimahaiburua: Fernández de Quincoces Martínez de Birgala, Mikel.

Ordezko epaimahaiburua: Iza Dorronsoro, Luis.

1. epaimahaikidea: Albéniz Bratos, Andoni.

1. epaimahaikidearen ordezkoa: Arribillaga Sagastibeltza, Josetxo.

2. epaimahaikidea: Solabarrieta Badiola, Miren Jone.

2. epaimahaikidearen ordezkoa: Molinuevo Cueva, J. Ignacio.

3. epaimahaikidea: Eguizábal Luzuriaga, Francisco Javier.

3. epaimahaikidearen ordezkoa: Valencia Monreal, Eduardo.

4. epaimahaikidea: Murguialday Chasco, José María.

4. epaimahaikidearen ordezkoa: Ruiz López, María Teresa.

2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta epaimahaiak osatzeko izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan (San Domingo kalea, zk.g., 31001 Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2018ko otsailaren 28an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1802937