2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetza beste baten esku uztea
Udal honetako alkateak, 2018ko otsailaren 15ean, 109/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:
Udal honetako alkatea eritasun arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izango denez 2018ko otsailaren 15etik 19ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez
EBATZI DUT:
1. Lehen alkateorde Berta Arizkun Gonzálezen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2018ko otsailaren 15etik 19ra, biak barne.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.
3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.
Burlatan, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1802268