50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Laborantzako M2-100-1 herri-lurretako lotearen aprobetxamenduaren enkantea, 2018-2020 aldirako

Barasoaingo Udalak –Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan, urriaren 18ko 280/1990 FD xedatuarekin bat– herri-lurretako laborantzako M2-100-1 lotearen enkante bidezko adjudikazioa egingo du 2018-2020 aldirako, egungo adjudikazio hartzailearen heriotzagatik, onetsitako baldintza-agiriarekin bat, herritarren arteko, lehentasun bidezko eta zuzeneko adjudikazioaren bitartez eman ez direlako.

Enkantea 13:00etan egingo da, hamabosgarren egun naturalean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan, ahozko posturen bidez.

Enkanteko baldintza-agiria eta enkantean sartzen den loteari buruzko informazioa interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan.

Barasoainen, 2018ko otsailaren 13an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1802321