2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Barañaingo Udalak, 2018ko otsailaren 22an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko plantilla organikoa, bertan biltzen baitira toki entitatearena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hara igortzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak, hasiera batean onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan iragarkia agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.
Barañainen, 2018ko otsailaren 23an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1802679