50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

2018rako karga-tasak. Behin betiko onespena

Armañantzasko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, 2018rako karga-tasak onetsi zituen. Espedientea jendaurrean egon da, aitzinetik 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urtarrilaren 17an, eta toki entitate honen iragarki-oholean paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren karga-tasen behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,17.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga - Udalaren diru-bilketarako indizea: 1,2koa, aplikatu behar dena maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako EJZaren tarifetan aipatzen diren kuoten gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %2,5 denbora tarte guztietarako, lurraren balio-gehikuntza zehazteko (zerga-oinarria). Oinarriari aplikatu beharreko zerga-tasa: %14.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra hauetako bideren bat erabiltzen ahal dela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean aurkeztuta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Armañantzasen, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1802655