50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

2018ko otsailaren 23an ezkontza zibila eginen da Alloko udal-mugartean. Ezkontza hori Alloko Udaleko zinegotzi José Luis Ochoa Echarrik eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Alloko Udaleko alkate udalburuak 2018ko otsailaren 21eko 13/2018 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Alloko Udalean 2018ko otsailaren 23an ezkontza zibila egiteko eskumena Alloko Udaleko zinegotzi José Luis Ochoa Echarriren esku uztea.

2. Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari eginen duen hurrengo bilkuran, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Allon, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1802667