50. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

425/2018 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara AFAPNA sindikatuak jarritako 17/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea.

AFAPNA sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan abenduaren 20ko 116/2017 Foru dekretuaren aurka. Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, Administrazio Errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, bai eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. AFAPNA sindikatuak jarritako 17/2018 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta AFAPNA sindikatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1802938