1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
72E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 22koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren abuztuaren 5eko 111/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.
Nafarroako Gobernuko lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko departamentuen egitura finkatu zen, horien artean Osasun Departamentuarena.
Abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren bidez Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen.
Osasuneko kontseilariak abuztuaren 5ean emandako 111/2013 Foru Aginduaren bidez, Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.
Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak proposatzen du bulego mailako egitura murriztea, zehatz-mehatz, Plangintza Estrategikoaren Bulegoa amortizatuz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluarekin bat,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra. Osasun Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezartzen dituen Osasuneko kontseilariaren 111/2013 Foru Agindua aldatzea.
Bat.–1. artikuluko c) letra aldatzen da. Hona testu berria:
“c) Berrikuntza eta Ebaluazio Atalari atxikia: Ebaluazio Estrategikoaren Bulegoa.”
Bi.–Kendu egiten da 6. artikulua.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1802695