5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

17-02416 zenbakia Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren deialdiaren aurka

Zizur Nagusiko Udalaren deialdian, C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren deialdia onetsi zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2017ko irailaren 8an hartu erabakiaren bidez. Erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2017ko irailaren 13ko 198 zenbakian. Xabier Abaurrea San Juan jaunak 17-02416 zenbakia gora jotzeko errekurtsoa tartean sartu du deialdiaren aurka.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie iragarki hau argitaratzen den egunetik hamar egun balioduneko epea dutela nahi izanez gero alegazioak egiteko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Erreniega Parkea, z.g., Zizur Nagusia), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez.

Jarritako errekurtsoaren kopia aipatutako helbidean dago, interesdun guztien eskura.

Zizur Nagusian, 2017ko abenduaren 28an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1800084