5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-618

Dynamobel SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Dynamobel SA.

Xedea: aroztegi metaliko bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Txulapain ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Berriobeiti (Nafarroa).

Industriako hondakin uren bolumena, osotara, 600 m³-koa da urtean; gantzak kentzeko purgetatik datozen isurketen kasuan, isuria neutralizatuz tratatuko dira. 1., 2. eta 3. nabetako bulego, komun eta aldageletatik datozen hondakin ur sanitarioek 1.650, 660 eta 1.485 m³-ko bolumenak dituzte egunean, hurrenez hurren; aireztatze luzeko tanga biologiko batean tratatzen dira 1. nabekoak, eta iragazki biologikoa duen hobi septiko banatan, berriz, 2. eta 3. nabeetakoak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko azaroaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1713831