5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2017-S-233

Producciones Vegetales Diferenciadas SLk (Provedis SL) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Producciones vegetales diferenciadas SL (Provedis SL).

Xedea: nekazaritzako elikagaien industria bateko hozte sistemako urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Valtierra (Nafarroa).

Hozte ekipoen ur kondentsaziotik datozen hondakin urak, urtean 1.865 m³-ko gehieneko bolumena dutenak, aurrez tratamendurik eman gabe aterako dira, lurrean sartuz iragazte zangez osatutako sistema baten bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2017ko azaroaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1713819