5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Esako Udalaren Hirigintza Planeko UE-11 exekuzio unitatea birmugatzeko proiektua. Hasierako onespena

Osoko Bilkurak 2017ko abenduaren 1ean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi da Esako Udalaren Hirigintza Planeko UE-11 unitatea birmugatzeko proiektua. José Ramón Barcos Fletak sustatu du, Mercado y Desarrollo de Terrenos SL enpresa (IFK: B31452501) ordezkatuz. Behin betiko onesteko, aurretik, Nafarroako Gobernuko Bide Zerbitzuaren aldeko txostena beharko da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurak onetsiko du behin betiko, bidezko bada hori egitea.

Esan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1714376