5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Beraz, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean emanen da argitara, eta 15 egun baliodunez jendaurrean egonen, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Untzuen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1800079