5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Udalbatzak, 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Indarra duten xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai dago Ekonomia eta Ogasun Alorreko Ogasuneko, Katastroko, Ondareko eta Erosketetako Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2017ko abenduaren 26an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1715129