5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko alkate udalburuak honako hau ematen du aditzera:

Udalbatzak 2017ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoarekin, onetsi ziren 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Honako hauek osatzen dute:

Udalaren aurrekontu arrunta.

Udalaren Ur Batzordeko aurrekontu arrunta.

“Castel-Ruiz” Tokiko Enpresa-Entitate Publikoaren gastu eta diru-sarreren aurreikuspena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2017ko abenduaren 26an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1715128