5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta haiekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1714380