5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1714373