5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2018. ekitaldirako lan egutegia

Odietako Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkura arruntean, onetsi zuen Odietako Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko aste barreneko jaiegunen egutegia; halaber, urte horretan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zein diren zehaztu zuen. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a, larunbata: Errege eguna.

–Urtarrilaren 17a, asteazkena: San Anton (herriko jaieguna).

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, asteartea: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokunde eguna.

–Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, osteguna: Omiasaindu.

–Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a, larunbata: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberria.

Gainera 4 jaiegun gehiago ezarri dira herriko festak direla eta, langile bakoitzak hautatzekoak, baldintza izanik ez dela Herriko Etxea jendearendako itxiko.

Orobat, baliogabeak izango dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

–Odietako Udaleko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.086 izanen da eta honela banatuko da:

–Eguneko lanaldiak, orokorrean, 5 ordu iraunen du, 9:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

–Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Nolanahi den, Nafarroako Administrazio Publikoetan 2018rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua. Horretarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren egokitzapenak egingo dira.

Erripan (Odieta), 2017ko abenduaren 12an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1714372