5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Hiri-jarduketako plan berezia, Noaingo 4. eremuko UE 4.3 exekuzio unitatearen 5. etxe-sailaren esparruan (Noaingo 2. poligonoko 1253., 1254. eta 1255. lurzatiak), lurzatietako eraikigarritasuna handitzeko. Hasierako onespena

Noaingo (Elortzibar) alkateak, 2017ko abenduaren 12an, hiri-jarduketako plan berezi hau hasiera batez onesteko ebazpena eman du: Noaingo 4. eremuko UE 4.3 exekuzio unitatearen 5. etxe-sailaren esparrua (Noaingo 2. poligonoko 1253., 1254. eta 1255. lurzatiak), lurzatietako eraikigarritasuna handitzeko; María Asun Osés Alonso arkitektoak idatzi du, eta Jesús Zudaire Olmok sustatu.

1/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 72. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Noain Elortzibarren, 2017ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1714391