5. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2017ko udal aurrekontuko kredituak aldatzeko espedientea, jendaurrean egonen dena Idazkaritzan hogei egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lodosan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L1714393